Agenda

Musika

Jazz kontzertua: Charles McPherson Quartet

Data:2019/04/28 - 2019/04/28

Ordutegia:19:00

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola (Areeta)

  • Pío Lindegaarden omenezko kontzertua
  • Sarrera: 12 € (dagoeneko salgai)

Charles McPherson (1939, Joplin; Missouri) eskarmentu handiko saxo-jotzaileak talde askorekin egin du lan, banda txiki zein orkestra handiekin. Hainbat bira egin ditu kontinente guztietan, bai taldeburu gisa, bai izen handiko artistekin elkarlanean, esaterako Lionel Hampton, Wynton Marsalis, Dizzy Gillespie, Charles Mingus eta Randy Breckerekin. Clint Eastwooden jazz-aholkularia izan zen "Bird" filma zuzendu zuenean, Charlie Parker jazzeko adituari buruzko biografia bikaina, hain zuzen ere. Halaber, Parkerren pieza guztiak jo zituen filmean.

Gaur egun ere, Charles McPherson izen handia dugu nazioarteko jazzaren esparruan. Stanley Crouchek, New York Times egunkariaren kritikariak, honako hau esan du McPhersoni buruz: "Melodia-eratzaile gisa bere jariotasuna sekula sakrifikatu duen aparteko ahotsa da, belaunaldi guztietako musikariek guztiz errespetatzen duten maisua".

Getxoko saioan, Charles Mcpherson (saxo altua), Randy Porter (pianoa), Mark Hogdson (kontrabaxua) eta Stephen Keoghrekin (bateria) jardungo da.

+ Info: https://www.charlesmcpherson.com/

 

Ekitaldiak bilatu