Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa eta proiektu eszenikoa: "Ekitea - Morphine is gone"

Data:2019/01/09 - 2019/01/27

Ordutegia:11:00-13:00 eta 17:00-20:00 asteazkenetik ostiralera, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00 larunbatean eta 12:00-14:00 igandean.

Tokia:Torrene aretoa (Algorta)

Ekitea - "Morphine is Gone"

Performancea, musika, eskultura, testuak eta ikus-entzunezkoak TROTTER ROOSTER (Aintza Uriarte & Urtzi Lee) antzerki-taldearen eta IBON GARAGARZAren eskutik

Deskargatu HEMEN proiektuaren katalogoa

"Morphine is Gone" proiektu eszenikoa hiru artistak egindako lan prozesuaren lagina da.

Erakusketak hainbat euskarritan irudikatzen ditu erabilitako sorkuntza metodoak: ideiak nola sortu diren, nola joan den egituratzen proiektua...
Ekimen ezegonkor eta prekarioa, aldakorra, prozesuan dagoena. Erakusketaren antolamendua aldatu egingo da hilabeteak aurrera egin ahala; izan ere, hiru sormen prozesuek beren bidea jarraituko dute, besteenekin lotuko dena.

Prozesua berriro bisitatzea da asmoa, aurrez bizitakora itzultzea. Baztertutako materialak berriz ere begiratzea, hots, beste aukera bat ematea ozta-ozta idatzitako ideiei, erantsitakoei, bazterrekoei.

"Morphine is Gone" proiektuaren gaur egungo forma eszenikoaren (ezin daiteke esan behin betikoa denik) zimenduak jartzen dituen oinarriaren parte da material guzti hori.

Seguruenik ezer ez da guztiz desagertzen, arrastoa uzten duelako lehenago, esperientzia batek ere bai. Hala, gainjarritako geruzarik gabe ezer ere ez da sostengatzen. Asmoa da erakustea, irekitzea eta geruza horietan egotera itzultzea, bai eta zer gertatuko den ikusteko esperimentatzea ere. Esperientzia hori partekatzea. Intimitatea praktikatzea.

 

 

Ekitaldiak bilatu