Agenda

Konferentziak eta hitzaldiak, Emakumeak, Immigrazioa

Izenematea: Emakume Etorkinen Topaketa programaren edizio berria

Data:2018/12/10 - 2019/01/12

Ordutegia:

Tokia:

 Oraingoan saioak Romo Kultur Etxean, RKEn, izango dira, 2019ko urtarrilaren 19tik ekainaren 1era arteko larunbatetan, txandaka, hots, batean bai eta hurrengoan ez.

 Getxoko Udalak antolatutako ekimenaren helburua da, beste urte batez,  emakume etorkinak laguntzea, horientzako elkartasun-gunea eskaintzea eta aldi berean egun dauden eskubide eta baliabideen berri ematea. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta norberaren zainketarako heziketa ere eskaintzen du programak, hau da, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko tokia baita: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko...

 Saioen ordutegia 17:00etatik 20:00etara, izango da eta saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira.

 Izenematea

Emakume interesatuek izenematea hurrengo moduetan egin dezakete: Herritarren Arretarako Bulegoetan, e-mailez mujeresmigradas@getxo.eus helbide elektronikoan,  www.getxo.eus/kulturartekotasuna  webgunean eta WhatsAppen bidez 663611002 telefono zenbakian .  

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero. Informazio gehiago 944 66 01 51 telefono zenbakian.

Ekitaldiak bilatu