Agenda

Umeentzako, Musika

Izen-ematea: Haurrentzako kolonia musikalak gabonetan

Data:2018/11/15 - 2018/12/14

Ordutegia:9:30-13:30 (30 minutu gehitzeko aukera)

Tokia:Algortako Musika Andrés Isasi Musika Eskola eta Romo Kultur Etxea

Izen-ematea (azaroaren 15etik lekuak amaitu arte zabalik)

Kolonien datak: abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 5era

Lekua: Algortako Andrés Isasi Musika Eskola / Romo Kultur Etxea

Leku-kopurua: 70

Ordutegia: 9:30-13:30 (30 minutu gehitzeko aukera)

Matrikula: 99 € (ordutegi luzatua: + 35 €)

 

Aurten ere, haurrentzako kolonia musikalak izango dira gabonetan. Abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2etik 5era egingo dira eta antzinako mitologien mundua hartuko dute gai nagusi. Ekimena Andrés Isasi Musika Eskolak antolatuta dago, Kultur Etxearen laguntzaz, eta K-Arima kolektiboak emango ditu saioak Algortako Musika Eskolan eta Romo Kultur Etxean.

Koloniak 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta, zazpi egunez, partaideak lau taldetan banatuko dira. Horietako bakoitzak mito bati buruzko antzezkizuna prestatuko du eta azken egunean lan guztiak erakutsiko dira baterako saioan.

Lanak prestatzeko bost tailerretan eginiko jarduerak uztartuko dira: kantua, dantza, antzerkia, bertsolaritza eta eskulanak. Umeek abestiak prestatu, koreografiak diseinatu eta entseatu eta mozorroak eta atrezzoa egingo dituzte.

Kolonien helburuak dira musika-, arte- eta kultura-hezkuntza bultzatzea eta baita zenbait balore zabaltzea, esaterako errespetua, berdintasuna, ingurumenaren zainketa, elkartasuna eta talde-lana.

Ekitaldiak bilatu