Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa: BOSTEKO 2018 (XXI. edizioa)

Data:2018/12/05 - 2018/12/30

Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 (asteazkenetik ostiralera) / 12:00-14:00 eta 18:00-21:00 (larunbata) / 12:00-14:00 (igandea)

Tokia:Algortako Torrene aretoa

Bosteko 2018

Abenduaren 13an, bisita gidatua Iñigo Sarriugarteren eskutik (erakusketaren komisario eta EHUko irakaslea)

11:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz)

Ez da beharrezkoa izen ematea (edukiera bete arte)

- dossierra

Proiektua: “Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak. Poéticas del silencio, esencias en resonancia”.

Komisarioa: Iñigo Sarriugarte Gómez.

Artistak: Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso.

 

-“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak. Poéticas del silencio, esencias en resonancia” izenburuak barne bilaketako egoera bat aipatzen du, baina ez dio artistari heltzen soilik, baizik eta ikusleei ere. Hain zuzen ere, barruko ibilbide bat egitera gonbidatzen ditu, nork bere barne-barnekoarekin harremanetan jarri dadin. Horrexegatik hautatutako proposamenak ezin dira bakar-bakarrik atsegin poetiko eta estetikoaren ikuspegitik begiztatu; gogozko komunikazio bat eskatzen dute halabeharrez.

Ekitaldiak bilatu