Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa "Komikia: Euskal Komikia (1975-2017)"

Data:2018/10/05 - 2018/10/25

Ordutegia:11:00-13:00/17:00-20:00 asteazkenetik ostiralera, 12:00-14:00/18:00-21:00 larunbatean eta 12:00-14:00 igandean

Tokia:Torrene Aretoa (Torrene, 3 - Algorta)

Erakusketa hau Getxoko 17. Komiki Azoka dela eta antolatu da (+ info: www.salondelcomicdegetxo.net)

Erakusketaren katalogoa eskura HEMEN

“Komikia” 1975etik gaur egunera arteko euskal komikiaren historia ezagutzeko, lehendabizi, eta hori erakusteko, ondoren, sortu da. Erakusketan Bizkaiko Foru Aldundiak 2017an zehar garatutako lana ikus daiteke, eta orain TORRENE ARETORA dator, Getxok bederatzigarren artearekin duen etenik gabeko konpromisoa erakustera.

Komikiaren mundua aldatuz eta berrituz joan da, unean uneko gizarteari egokitzeko. Bederatzigarren artearen bilakaera formatuei eta publikoaren erantzunari oso lotuta dago. Komikiak oso gutxitan izan du haren sortzaileen ametsak garatzea ahalbidetu duen azpiegiturarik atzean. Hala ere, egileek eta irakurleek euren militantzia era eztabaidaezinean mantendu dute.

Atzean geratu dira dagoeneko komikia biztanleen zati handi batek kontsumitzen zuen euskarri handia zeneko garaiak. Dena den, espresio bide honekiko interesa ez da galtzen ari, inondik inora ere. Mugarri berritzaileak ezagutzen ditu, eta binetetan irakurtzearen plazeraz jabetzen diren edo plazer hori berreskuratzen duten irakurle berriengana gerturatzen saiatzen da.

Une honetan euskal komikia etorkizunari itxaropentsu begiratzea eragiten diguten hainbat oinarriren gainean sostengatzen da. Alde batetik, Astiberrik estatuko zein nazioarteko egile guztientzako erreferentziazkoa den proiektu bat hazi arazten jarraitzen du, eta euskal komikia munduan kokatu du. Beste alde batetik, Xabiroik belaunaldi berri bat Euskadin eta euskaraz egindako komiki bat irakurriz haztea ahalbidetzen du, eta, hala, etorkizuneko irakurleen harrobi bat sortzen dihardu. TMEOk gobernaezin jarraitzen du 30 urteko ibilbidearen ostean, eta gure gizartea lotsaz gorritzen eta betidanik gure komikiaren ikur izan den izpiritu kritikoa mantentzen jarraitzen du.

Erakusketan, denbora honetan guztian gaur egungo ilusio egoerara iristea posible egin duten asmo guztiak ezagutu eta barne hartu nahi ditugu.

Kike Infame (Euskal Irudigileak)

Ekitaldiak bilatu