Agenda

Antzerkia

Antzerki arina

Data:2018/10/07 - 2018/10/07

Ordutegia:18:30, 19:00, 19:30, 20:00,20:30, 21:00

Tokia:Algortako Kultur Etxea

kartela

informazio guztia hemen: http://www.getxo.eus/eu/jornadas-teatro/informacion/programa-jornadas-teatro

(Des)kontrolatuta (euskaraz)

Terapeut eta pazientea. Prest al gaude barruan daukaguna ateratzeko? Isilik egoteak arazo gutxiago ekarriko dizkigu... edo gehiago?

Badaezpada, utziko diogu gure iluntasunari argi izpi batzuk sartzen? Arnastu, lasaitu eta izan...

Pabilioi 6ko VI. Antzerki arineko sortutako gidoia. Bi sari irabazi genituen: Publikoaren saria eta interpretazio onenaren saria.

Antzezleak: Karmele Larrinaga, Iratxe Urkiaga
Egilea: Iratxe Urkiaga
Zuzendaria: Itziar Ituño

"Sobretodo, amargo" (Malalengua)

Bi lagun Bildu dira, beren jatetxe gogokoenean jateko. Jana fin-fina da; zerbitzua, ezin hobea; eta konpainia… betikoa. Otordu hau, betiko jatetxean, betiko lagunarekin, ezberdina izango da gaur lehen aldiz. Gaur keinu guztiez, hitz guztiez, aurrean dudan pertsona, lagun, lagun min gertukoen horren mugimendu guztiez konturatzen naiz. Goragalea ematen dit. Mozorroak astunegiak dira gaur, eta norbaitek lasta askatzea erabaki du, kosta ahala kosta.

 Teatro con Diamante, Bodegas Franco-Españolas (Logroño) jaialdiko hirugarren saria.

antzezleak: Luis Heras, Alfredo Noval
egilea: Alfredo Noval
zuzendaria: Alfredo Noval

"El hurto"

"El Hurto" da itxuraz normala den emakume bat krimen bortitz bat egitera nola iritsi daitekeen kontatzen duen istorio bat. Bakarrizketa bat, erru sentimenduak eta galerarengatiko minak sortu dezakeen behin behineko zoramenari buruzkoa.

antzezlea: Georgina Llauradó Camps
egilea: Elena Serra Corberó
zuzendaria: Aleix Fauró

"Espinazo o callos" (Pez Limbo)

Larritutako emakume bat bere konfiantzazko harakina zenera jo du, ohikoa ez den zerbait eskatzeko. Egoera ez da erraza, are gutxiago bi pertsona daudelako, “inprobisatutako triskantza” baten lekuko bihurtuko direnak. Umorez, bizitasunez, samurtasunez eta poesiaz beteriko obra bat, ikuslea harrituko duena…

 -  Molina de Segurako (Murtzia) AD Hiri Ekintza Artistikoen Jaialdia irabazi zuen emanaldi honek.

 -  “Badaran que hablar” Miktroantzerkiko I Lehiaketako lehen saria jaso zuen (Errioxan).

 -   Lehen saria Teatro con Diamante, Bodegas Franco-Españolas, jaialdian. Logroño.

 -  Espainiako Antzeztokien eta Auditorioen Sare Nazionalak gomendatutako emanaldia.

antzezleak: Raúl Camino Sanz, Begoña Martín Treviño
egilea: Pez Limbo
zuzendaria: Pez Limbo

Neopreno (¡Katastrofen!)

Neopreno 1 eta Neopreno 2 marea igo zain daude. Bien bitartean, dirua zenbatzeak lasaitasun handia ematen die. Oraindik ez dute autoa auto ilara baten erdian utzi, eta ez dira kalera meninaz jantzita irteten. Oraingoz beren buruak kontrolatzen dituzte, oraingoz salbu daude.

Álex Angulo saria Lanik Onenari

Publikoaren saria Antzerki Arinen Pabelllón 6ko jardunaldietan

antzezleak: Jone García, Leire Olaran
egilea: ¡Katastrofen!
zuzendaria:¡Katastrofen!

Ekitaldiak bilatu