Agenda

Dantza

Dantza: "I U" y "El fin de las cosas"

Data:2018/10/07 - 2018/10/07

Ordutegia:13:00

Tokia:Algortako San Nikolas plaza

testurik gabe

sarrera dohainik

"I U" (Lasala)

I U

http://www.lasala-lasala.com/iu-ca

Lasala dantza garaikideko konpainiak 2013. urtean hasi zen ikertzen egungo estetika duen lengoaia fisikoa sortzeko. Oraingo honetan "I U" pieza aurkeztuko digute eta horren bitartez itzaletik hasi eta argiaren mundurantz doan bidea islatu nahi dute. Fintasun handiko lan honek begiratzearen gozamenera gonbidatzen gaitu emozioaren oihartzunez baliatuta.

"El fin de las cosas" (Doos colectivo)

Doos colectivo

http://dooscolectivo.es/el-fin-de-las-cosas-2/

Dantza pieza honek hainbat kontu jorratzen ditu: elkar harremanetan jartzen garen modua, hartzen ditugun erabakiak eta zer nolako eragina duten alboan dugun pertsonan. Akzio-erreakzioaz ere hitz egiten du, horien ezaz eta beste gauza askoz ere: "egin izan banu" delakoaz, amore eman edo gure nahia inposatzen dugun momentuez, kontrol ezaz, piztia-portaeraz, matematikoaz, aukerez, desiratzen dugunaz eta errealitateaz… Labur esanda, isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren artean dagoen mugaz hitz egiten du "El fin de las cosas". 

Ekitaldiak bilatu