Agenda

Erakusketak eta Azokak

Erakusketa: Enrike Zubia - "Ur eta lur" (olioak)

Data:2018/06/01 - 2018/06/17

Ordutegia:Asteazkenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 / Larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-21:00 / Igandeak: 12:00-14:00

Tokia:Torrene Aretoa (Torrene, 3 - Algorta)

 

Erakusketaren katalogoa HEMEN

Enrike Zubia Elordui Bermeon jaio zen 1947. urtean. Txiki-txikitatik marrazketa eta pintura gustatu zitzaizkion. Sei urte baino ez zituela, gurasoen soka-dendatik irteten zen parkera. Han, lanera sartzeko zain zeuden gizonek klarionak ematen zizkioten. Halaxe hasi zen lehenengo marrazkien zirriborroak egiten, zorua bera mihise gisa erabiliz.

Jaiotzen ikusi zuen herriak bere obra eta gaiak markatu zizkion. Lurraz eta itsasoaz elikatzen da, euskal portuez, beraietan dagoen biziaz eta beraien jendeaz. Artistak arrantzaleen bizimodua atzematen du oso pintzelkada azkarrekin, euskal arrantzalearen ñabardura etnografikoak ederki aztertuz.
Figura eta paisaia dira haren bi kutunak, pintzela hartzen duenean. Haren erregistro kromatikoak edozein zailtasun artistikori aurre egiteko gaitasuna dauka.

Hasi zenetik gaurdaino, pintura eta eskultura izan dira haren bizi-iturria. Horrela, dedikazio eta lan-saio osoko artista bihurtu da.

Erakusketak

Betiere Bermeo erreferente izanik, olio-pinturako erakusketak egin ditu hainbat lekutan: Nestor Basterretxea aretoan, Bermeoko Zulaika eta Kortazar galerietan, Barakaldoko Arte Vasco-n, Lekeitioko Beitia hotelean, Algortako Galería 75en, Bilboko Mikeldi, Lorca, Uranga eta Montmartre galerietan, Gernikan Urdaibai kolektiboan, Zarauzko Alkar galerian, Donostiako Estudio galerian, Gasteizko arte-galerian eta Madrilgo Euskal Etxean. Berriki Mundakan, Bilboko Itsas Museoan, Mungian eta Bizkaiko Abokatu Elkargoan izan da.

Bildumetan dituen lanak

Olioko eta akrilikoko figura eta paisaiak, bilduma pribatu eta publikoetan, Bermeo, Bilbo, Lemoiz, Bakio, Mundaka, Lekeitio, Gernika, Durango, Iruñea, Elgoibar, Bergara, Donostia, Gasteiz, Madril, Valentzia, Baqueira Beret, Milan, Dublin, Bartzelona, Brusela, Txile (Concepción eta Santiago), Estatu Batuak (Boise eta Chicago), Holanda, Brasil eta Kanada.

Olio-erretratua Casino Sociedad Bermeanan, besteak beste, zenbait pribatu Bermeon eta Bilbon, Bilboko Portuko Agintaritzaren egotzan, Arabako Errioxako Dominio de Berzal bodegan, eta Txilen.

Ekitaldiak bilatu