Agenda

Umeentzako, Literatura eta poesia, Sariak eta txapelketak, Getxo musika, Musika

"Getxo Txiki Kanta" 1. Nazioarteko Konposizio Saria

Data:2018/02/01 - 2018/03/31

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:

 

Lilura Abesbatzak, Getxoko Udalaren eta Kultur Etxearen laguntza eta babesarekin, "Getxo Txiki Kanta" 1. Nazioarteko Konposizio Sarian parte hartzeko deialdia ireki du, haur zein gazteentzako euskarazko obra koralen konposizioa sustatzeko xedearekin.

Deialdi hau sorkuntza eta pedagogia musikalari lotutako pertsonei zuzenduta dago. Hizpide dugun sariaren hautagai izan ahalko dute edozein adineko konpositoreek, haien nazionalitatea edozein dela ere. Autore bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute (osorik edo partzialki), ez dira aurreko lehiaketetan interpretatu edota saritu diren obrak izango, eta horien testu osoa euskaraz egongo da. Konposizioen gai nagusia Getxo izango da. Lanak hiru ahotsetarako izango dira gutxienez, eta ahots berdinek zein mistoek interpretatuko dituzte. Gutxi gorabehera lau minutuko iraupena izango du, eta gutxienez lau orrialde osoko luzera.

Obrek, ahal den neurrian, oreka bat bilatu beharko dute alderdi hauen artean: elementu pedagogikoak, obrak xede duen taldearentzat egokia den idazkera eta gaur egungo musika-hizkuntzak. Kontuan izanda obra hori haur eta gazteen abesbatzak interpretatuko duela, aintzat hartuko da elementu jakin batzuk (hala nola erritmoak, konpasak, melodiak, ahotsak, eremua, tonalitatea, etab.) modalitatearekin bat etortzea.  Era berean, obrak abesbatzen ahots berdinen eta mistoen tesitura propioak kontuan hartzea baloratuko da.

Sari hauexek banatuko dira lehiaketan:

  • 2018ko GETXO TXIKI KANTA OBRARIK ONENA saria: 400 €, eta obra irabazlea "Getxo Txiki Kanta” jaialdiko II. edizioan estreinatuko da, abesbatza parte-hartzaile guztien eskutik (2018ko ekainaren 3an).
  • 2018ko GETXO TXIKI KANTA accesita: 150 €, eta Lilura Abesbatzak estreinatuko du obra, 2019. urtean.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.

Lehiaketari lotutako edozein zalantza argitu nahi izanez gero, interesdunak LILURA ABESBATZArekin jar daitezke harremanetan 649 47 74 72 / 649 67 10 02 telefono-zenbakietara deituz edo liluraabesbatza@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Deialdiaren oinarriak deskargatu daitezke HEMEN sakatuta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekitaldiak bilatu