Agenda

Musika, Antzerkia, Umeentzako, Gazteentzako

Antzerki musikala: "Go!azen"

Data:2018/02/25 - 2018/02/25

Ordutegia:Saioak: 16:00 / 18:00 (azken saiotarako sarrerak agortuta)

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika ESkola

  • Euskaraz

  • 5-16 urte

  • SARRERAK AGORTUTA

  • Saltokiak:

             - Algortako Kultur Etxea

              (Villamonte, A-8 - 94 491 40 80 -  astelehenetik ostiralera  - 8:30-14:30 eta 16:00-18:00)

             - Kutxabanken orotarako kutxazainak

             - www.kutxabank.es

 

Azken orduko oharra:

18:00etako saiorako agortu dira eta, hori dela eta, beste saio bat programatu da 16:00etan (dagoeneko salgai)

 

Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere ELENE eta HAIZEA bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, MIKEL, udalekuko langilea. MIKELi HAIZEA gustatuko zaio hasieratik, baina gero ELENErekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

MARKEL, mutil alaia eta baldarra dugu, eta batez ere tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. GARI, udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe MARKEL zirikatzen.

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.

 

Ekitaldiak bilatu