Agenda

Kirolak

Getxoko X. Boleibol txapelketa

Data:2017/12/08 - 2017/12/10

Ordutegia:ostiralean: 18.30-21.30; larunbatean: 9.00-21.30; igandean 9.00etatik aurrera

Tokia:Fadura

Gotzon Bilbaoren oroimenez

Euskadiko, Kataluniako eta Asturiaseko emakumezkoen 14 eta 16 urtez azpiko talderik onenak bilduko ditu.

Aixerrota BKT klubak antolatuta, Getxo Kirolak-ekin elkarlanean.

Estatuan ospe handia duten klubek hartuko dute parte: Kataluniako Sant Cugat eta Barcelona; eta Asturiaseko La Calzada. Gainera, modalitate horretako euskal talderik onenetako batzuk ere Getxon izango dira: Fortuna, Galdakao eta Aixerrota BKT etxeko kluba.

Ekitaldiak bilatu