Agenda

Kirolak

XXXIV. Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketa

Data:2017/12/17 - 2017/12/17

Ordutegia:10.30

Tokia:Fadurako kiroldegiko eraikin nagusiaren aurrean

Udalerriko auzoetan barrena 9 kilometroko ibilbidea egingo du, ondoren Fadurara iristeko; helmuga atletismoko pistan egongo da. Lasterketari ekin aurretik, 10:30ean, lekukotasun-proba egingo da, 2 kilometrokoa, haurrei eta familiei zuzendua.

Zirkuitua “bertako kirolariek eta herri-lasterketen egutegiaren barruan klasikoenetakoa den proba batez gozatzeko Getxora datozen kirolariek ere oso maite dute”, nabarmendu du Kirol zinegotziak, Álvaro Gonzálezek, lasterketarek aurkezpen ekitaldian. Zinegotzi getxotarrak, bestalde, adierazi du “Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketa Getxoko kirol munduak Bizkaian maratoiko probetan aitzindari izan den kirolari bati egiten dion omenaldia da, entrenatzen zuela zoritxarrez auto batek harrapatuta zendu zen kirolaria; eta kirolaren ospakizuna ere bada, Itxartu Taldearen lan eskuzabalari esker. Hartara, aurkezpen ekitaldi hau baliatu nahi dugu kirola sustatzeko lan hori bereziki eskertzeko, bai Itxartuk bai udalerriko talde eta elkarteek urte osoan egiten dutena”.

Sariak eta laguntza solidarioa

Emakumezkoentzat nahiz gizonezkoentzat ezarri diren sariak 300, 200, 100, 80, 70 eta 50€koak dira; 600 euroko sari gehigarria emango zaio probako errekorra haustea lortzen duenari, 175€ lehenengo euskaldunarentzat eta 125€ Getxoko lehenengoarentzat. Sailkatutako lehen hiru korrikalariek, kategoria bakoitzean, garaikurra jasoko dute eta, horrez gainera, opariak banatuko dira lekukotasun-proban parte hartzen duten 16 urtez azpikoen artean. Izena ematen duten guztiek elastiko teknikoa jasoko dute.

Bestalde, antolakuntzak 1€ emango dio Cáritas Getxori, egiten den inskripzio bakoitzeko.

Ekitaldiak bilatu