Agenda

Ikastaroak, Umeentzako

Gabonetako tailerrak haurrentzat

Data:2018/12/26 - 2019/01/04

Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:30-19:30 (Romo) / 11:00-13:00 eta 16:30-18:30 (Algorta)

Tokia:Romoko eta Algortako Kultur Etxeetan

Haurrentzako tailerrak: Gabonak Kultur Etxean

Tailer hauen helburua irudimena eta sormena bultzatzea da, arte plastikoen eta jolasen bitartez.Hizkuntzen elkarbizitza bilatzen duen BIZI proiektuaren barne daude. Euskaraz egingo dira nagusiki eta hizkuntza menperatzen ez duten umeei arreta pertsonalizatua eskainiko zaie.

Izen-ematea:

  • Abenduaren 10etik 16ra (Romon) / Abenduaren 11tik 17ra (Algortan)
  • Romoko Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1) / Algortako Kultur Etxea (Villamonte, A-8; behea)
  • Izena emateko orri betegarria
  • Romoko ludotekarako ez da beharrezkoa izena ematea (sarrea librea edukiera bate arte)
  • Jendaurreko zozketak: abenduaren 19an (Romon) eta 20an (Algortan), 12:00etan

Arauak:

  • Egun eta ordu tarte bakoitza tailer bat bezala hartzen da.
  • Algortan, ume bakoitzak gehienez tailer batean izena eman dezake; Romon, bi tailerretan.
  • Ez etortzeak esan nahi du ezin izango dela berriro ere ekintza honetan parte hartu.
  • Lehentasuna dute udalean erroldatutako umeek.
  • Elkarrekin izena ematen duten anai-arrebek, 3 gehienez, izen-emate bakarra osatuko dute zozketari begira.
  • Lekuak pertsonalak eta besterenezinak dira .
  • Behar bereziak dauzkaten umeen eskaerak ez dira zozketan sartuko. Plazak automatikoki emango zaie

Ekitaldiak bilatu