Agenda

Prebentzio kanpainak

Getxotik Mundura: "Eman minturu 1 Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboaren alde"

Data:2017/12/16 - 2017/12/16

Ordutegia:20.00

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola

Datorren larunbatean, hilak 16, La Revolución Fluorescente izenburupeko dokumentala ikusi ahal izango da,  20:00etan hasita, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Dokumentala Unesco Etxea GKEak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, antolatutako Eman minutu bat berdintasunaren alde lehiaketaren seigarren edizioaren irabazlea izan zen. Abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako ekitaldian aipatutako ediziora aurkeztutako bideo hoberenen muntaia ere ikusi  ahal izango da. 

Paloma Romera de Landak egindako  dokumentalak erantzukizun sozialerako deia izan nahi du, haurtzaroan sexu-gehiegikeriaren tabua apurtzeko. 

Zortzigarren edizioa

Gainera, urteroko Eman minutu 1 lehiaketaren zortzigarren edizioa aurkezteko ere aprobetxatuko da. Mundu mailan giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontzientziatzen duten

ikus-entzunezko minutu bateko lanak saritzen ditu lehiaketak. Oraingoan  Eman minutu 1 Hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde gaiari buruz izango da lehiaketa eta lanak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 31n amaituko da

Ekitaldiak bilatu