Agenda

Antzerkia, Umeentzako

Getxoko Antzerki Jardunaldiak: "Nómadas"

Data:2017/10/15 - 2017/10/15

Ordutegia:18.00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

gaztelaniaz, haurrentzat

5€

nómadas

"Nómadas" 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat sortutako produkzioa da.

Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira, eta maitekiro zainduko duten arrautza erraldoia aurkitzen dute.

Jolasaren, maneiatzearen eta esperimentazioaren bitartez, eszenatokia arkitektura, geometria eta matematika naturaltasunez sortzen dituen toki bihurtzen da. Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai.

Azkenean, jakin-min aseezinak aurrera jarraitzera bultzatuko ditu emakume nomadak, eta, bidean, gizakiek soilik ezagutuko dituzten aztarnak utziko dituzte.

http://www.teatroparaiso.com/eu/konpainia/ikuskizunak-biran/nomadak/

Ekitaldiak bilatu