Agenda

Antzerkia, Umeentzako

Getxoko Antzerki Jardunaldiak: "Kalean otso, etxean uso" (Patata tropikala)

Data:2017/10/15 - 2017/10/15

Ordutegia:13.00

Tokia:Algortak San Nikolas plaza

euskaraz, haurrentzat

sarrera dohainik

kalean otso....

Azken orduko berria! Hiru txerritxoak desagertu dira! Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagerrarazi dituela dirudi...

Hedabideek horren berri eman dute. Mundu guztiak otsoa leporatu du. Orduan, Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiarazi dute. Horiek horrela, susmagarria bide luze bat egitera behartuik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du.

Ehiztari batek muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da... Txanogorritxu amonaren etxera doa ehiztariak lagunduta eta, bitartean, detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

http://patatatropikala.com/KaleanOtso.html

Ekitaldiak bilatu