Agenda

Antzerkia

Getxoko Antzerki Jardunaldiak: "Un dios salvaje" (Txalo producciones)

Data:2017/10/12 - 2017/10/12

Ordutegia:20.00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

gaztelaniaz, helduentzat

10€

Txalo producciones

Komedia dramatikoa da "Un dios salvaje". Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren semeen arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuiko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte.

Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorzalea.

Xanti (Mikel Laskurain) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz.

Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurreakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

http://txalo.com/?movie=un-dios-salvaje&lang=eu

Ekitaldiak bilatu