Agenda

Antzerkia

Getxoko Antzerki Jardunaldiak: "Play out: muriendo de éxito" (Erre producciones)

Data:2017/10/07 - 2017/10/07

Ordutegia:20.00

Tokia:Areetako Andrés Isasi Musika Eskola

gaztelaniaz, helduentzat

10€

"Play out: muriendo de éxito" (Erre producciones)

Carlos idazlea da. Lehenengo eleberriarekin arrakasta itzela izan zuen, baina azken aldian ez du inspraziorik aurkitzen eta irakurleek bizkarra eman diote. Haren editoreak (Koldo) eta emazteak (Mira) Carlosen jarrera aldatu nahi dute. Izan ere, idazketa bazter utzi du eta Play Stationean jokatzen ematen ditu egunak... izan ere, Carlos sinetsita dago hilda balego bakarrik izango zela haren lana merezi bezala baloratua.

Koldori gogoeta hori aitortu ostean, istripua izan du, eta hildakotzat jo dute denek. Hil ondoko omenaldiak, sariak, berrargitalpenak eta salmentak barra-barra iritsiko dira, Koldo eta Miraren mesedetan. Hilabete geroago Carlos berriro agertu da, emaztea eta editorea harri eta zur utziz, Carlosen literatur lanak jasotzen dituen sariekin pozarren daudenean.

Hiruren artea, Carlos bizitza publikotik ezkutatu nahi dute, baina... zenbat denbora iraun behar du iruzurrak? Noraino iritsiko zinateke arrakasta izateko? Hiltzeraino?

"Play Out" Woody Allen onena gogora ekarriko dizun komedia zoroa.

Ekitaldiak bilatu