Agenda

Kirolak, Ingurugiroa

Bisita gidatuak: Getxo Barria

Data:2017/05/25 - 2017/06/14

Ordutegia:kontsultatu

Tokia:Neguriko Karmen eliza (Portuko ibilbidea 18)

Neguri - Punta Begoña - Zugatzarte - Bizkaia Zubia

Ibilbidean XX.. mendearen hasieretan sortutako hiri-gunea bisitatuko dugu. Esan bezala, Neguriko Karmengo elizatik abiatuko gara eta Etxetxu, Aretxeta, Senditzuegi, Izpegitik pasatuz arkitekturan jarriko dugu arreta eta neotoponimiaz egingo dugu berba. Gunearen historia pixka bat gehiago ezagutuko  dugu tren geltokia eta gasolindegia bisitatuz. Atxekolandetatik pasatuko gara orduan eta bere etxeak XX. mede hasierako hirigintzaz jarduteko aitzakiatzat hartuko ditugu. Punta Begoña, Begoñako gotorlekua, Abra, itsasoan galdutakoen etxea... ikusiko ditugu eta Ereaga inguru honetako arkitekturan, itsasoan eta faunaren liluran murgilduko gara.

Getxoko beste toki ezkutu batetik, Bola hondartzatik pasatuz, Cisco etxeak eta kirol portuak harrituko gaituzte eta Zugatzartetik paseoan ibiliko gara, kostaldeko itsas-faunaz eta inguruko etxeetako arkitekturaz ikasiko dugu Abra eta hondartza gozatuz; eta Txurruka moilara ailegatuko gara, zubia arkitekturaren eredu eta bidaide dugula eta ibaia gure historia ekonomikoaren adierazgarri dugula.

  • maiatzak 27, zapatua: 9.30-12.00
  • ekainak 14, eguaztena: 18.00-20.30

topalekua: Neguriko Karmen eliza (Portuko ibilbidea 18)

Beti bezala, ez ahaztu arropa eta oinetako erosoak.

Informazioa eskatzeko edo izena emateko 688635350

Ekitaldiak bilatu