Agenda

Antzerkia

Umore ikuskizuna: "Una noche con Enrique San Francisco y Raúl Fervé"

Data:2017/05/20 - 2017/05/20

Ordutegia:20.00

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola (Areeta)

15€

@RaulFerve
@QuiqueSanfran
facebook.com/esfoficial/ 

kartela

Enrique San Francisco haurra zela telebistan egin zuen debuta. Publizitatea lehendabiziko konkista izan zuen. Jarraian, zinea etorri zen (6 urte zituela agertu zen lehenengo aldiz film batean) eta, azkenik, antzerkia (8 urte zituela igo zen agertokira).

Antzerki-jardueran arrakasta handiak izan ditu, esaterako "Frankie y la boda", "Decíamos ayer", "Misterioso asesinato en Manhattan", "El enfermo imaginario" eta aktorea bera protagonista zuten zenbait ikuskizun.

Halaber, hainbat filmetan parte hartu du. Horien artean "Amanece que no es poco", "París Tombuctú", "Acción mutante", "La dama boba" edota "El chocolate del loro" aipatu behar dira.

Getxora "Una noche con Enrique San Francisco" ikuskizunarekin dator. Horretan, bere bakarrizketa onenen eta famatuenak ekarriko dizkigu, "EL club de la comedia", "El hormiguero" eta beste saio eta oholtza ezagun batzuetan antzeztu dituenak.

Beti kutsu ironiko eta bihurri batekin, inor epel uzten ez duen nortasun intentsuarekin, eguneroko egoeretara hurbilduko da umore zorrotz eta bizkorrarekin, dibertsio oiesa bermatuz. Oraingoan Raúl Fervé komikoarekin etorriko zaigu.

Ekitaldiak bilatu