Agenda

Antzerkia, Umeentzako

Haur antzerkia: "Kontu kontari"

Data:2017/04/30 - 2017/04/30

Ordutegia:18.00

Tokia:Andrés Isasi Musika Eskola

Kontukontari

laenananaranja

euskaraz

familia osoarentzat

5€

"Kontukantari" ekimenak gure memorian ditugun abestiak dakarzkigu, reggae, rap, blues eta beste hainbat erritmorekin eguneratuta.

Sandra eta Boti txotxongiloen laguntzarekin, errepasoa egingo diegu betiko abestiei. Helduenek gogoratuko dituzte eta, txikienek, lehenengoz gozatu ahal izango dute abestiez.

Kontukontari

Ikuslego familiarrarentzako antzerki kontzertua txotxongiloekin

Sinopsia: Kontukantariak oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten.

Eta honela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu.

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Zerrendan kantu hauek daude: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa, Ixil Ixilik, Itxasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora eta gora beti. Kontukantariak gogoan ditugun kantuak bildu, eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko.

Laenananaranja

Titiritero bakozioz, Bilbon sortu zen 1999an familia antzerki kritiko-konstruktiboa eginez egunerokotasunari aurre egin ahal izateko. 15 urteko ibilbide honetan umeei hurbiltzeko biderik aproposona txotxongiloak direla ikusi dute. Txotxongilo antzerki garaikidea egiten ahalegintzen dira, arte honen historian zehar beste sortzaile askok egindako lana ahaztu gabe.

Haien ibilbidean zehar mahai txotxongiloekin egindako trilogia nabarmenduko genuke: "Lolo; 215. Eskakizuna", "Imudo; Hesi-Puskatzailea", "Ma; Tren Taupadak".

Fitxa artistikoa

musikaria: Roberto Castro "Boti"
abeslaria: Sandra Fdz. Aguirre
panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Álvarez
argiztapena: Víctor Palacio
soinu teknikaria: Mikel Izquierdo
ekoizpena: Laenananaranja

Ekitaldiak bilatu