Agenda

Ikastaroak

DEUSTOBIDE IKASTAROAK- Aisialdia Unibertsitatean (matrikulazioa)

Data:2019/01/21 - 2019/02/01

Ordutegia:Ikusi informazioa

Tokia:Algortako Kultur Etxea

Deustobide - Herritartasun Eskola

Aisialdia Unibertsitatean

2018-2019ko (2. seihilabetekoa) ikastaroetako matrikulazioa

Deskargatu HEMEN ikastaroen esku-orria informazio osoarekin

Deskargatu HEMEN izena emateko formularioa

 

Unibertsitateko Aisia Kulturalean prestakuntza programa irekia da,

- Kultur kezkak dituzten pertsonentzat
- Edozein adinetakoentzat
- Aurretiazko titulaziorik eskatu gabe
- Honako pertsonentzat bereziki:
      • kultura ikuspegia zabaldu nahi dutenentzat
      • gizakiaren balioak aurkitu nahi dituztenentzat
      • norbere garapenerako bide berriak aurkitu nahi dituztenentzat
      • aisia mota berriekin astia bete nahi dutenentzat

Helburuak honakoak dira:
- Jakintza humanistikoetan sakontzea
- Kultur ondareaz gozatzea
- Artea estimatzen ikastea
- Gaur egungo idazleak ezagutzea
- Musikarako bide berriak aurkitzea
- Gaur egungo gaiak hobeto ulertzea
- Opera eta antzerkia bizitzea
- Gizakien arteko harremanak hobetu
- Beste kultura batzuk deskubritzea

 

Ikastaroak

El reto de las vanguardias: Atrévete a escuchar la música del siglo XX
  • Irakaslea: Iñaki Moreno (Filosofiako eta Hezkuntza-zientzietan doktorea; Deustuko unibertsitateko abesbatza eta orkestraren eta Ondarreta abesbatzaren zuzendaria)
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Egutegia: martxoaren 5, 12 eta 26an; apirilaren 2, 9 eta 30ean 2, 9 eta 30ean; 7, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an
  • Ordutegia: Astearteetan, 17:00-18:30
Euskal Herriko eraikin sinbolikoak
  • Irakaslea: Iñigo Bolinaga (Historian lizentziatua; historiari buruzko bederatzi liburu eta hainbat artikuluren egilea)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Egutegia: martxoaren 5, 12 eta 26an; apirilaren 2, 9 eta 30ean 2, 9 eta 30ean; 7, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an
  • Ordutegia: Astearteetan,19:00-20:30
Musulmanes/as entre nosotros/as: (Neo)fundamentalismo islámico e islamofobia
  • Irakaslea: Hithem Abdulhaleem (Psikologian doktorea eta arabiar-islamiar munduan aditua)
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Egutegia: martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; apirilaren 4 eta 11n; maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an
  • Ordutegia: Ostegunetan, 17:00-18:30
La Gran Guerra (1914-18)
  • Irakaslea: Carlos Aitor Yuste
  • Hizkuntza: Castellano
  • Egutegia: martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; apirilaren 4 eta 11n; maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an
  • Ordutegia: Ostegunetan, 19:00-20:30


Izena emateko prozedura

Leku kopurua mugatua da (gehienez, 50 pertsona). Aurretik izena emateko epea irekiko da urtarrilaren 21etik otsailaren 1era bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez bi ikastarotan eman dezake izena. Balintza hori betetzen ez bada, izen-ematea deuseztatutko da automatikoki. Ikastaroren batean, izena ematen dutenen kopurua egun honetarako 50etik gorakoa bada, zozketa egingo da otsailaren 8an, goizeko 10:00etan, eta emaitza posta elektronikoz bidaliko dugu (helbide elektronikoa ematen ez duenak deitu edo bulegoetara joan beharko du). Ikastaroetarako lekua eskuratzen duenak, otsailaren 11tik 15era arteko epea izango du, lekuari berariaz uko egiteko. Uko egin ezean, kobratu egingo da. Ikastaroa banku-helbideratzearen bidez kobratuko da, eta otsailaren 19an bidaliko da agiria. Eskabidea betetzean, kontu zenbakia eman beharko da. Kontu zenbakirik gabe, ez da zozketan parte hartuko.

Eskabidea Getxoko Kultur Etxeetan zein hemen sakatuta (aurkeztu urtarrilaren 21etik otsailaren 1era) dago eskura eta honako eta honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira, behar bezala beteta:

• Getxoko edozein kultura aretotan

• Posta elektronikoz helbide honetan: talleresaula@getxo.eus

Ikastaroetan onartuak izateko lehentasuna izango dute Getxo udalerrian erroldatuta daudenak.

Ikastaroen prezioak:
Ikastaro bakoitzaren prezioa 50 eurokoa da.

Ikastaroaren amaieran etorri izanaren agiria banatuko zaio hala nahi duenari.

Informazio gehiagorako deitu telefono hauetara:
94 491 40 80 – 94 464 91 33 (Getxoko Kultur Etxeak)

94 413 90 75 (Deustuko Unibertsitatea)

Ikastaroen egoitza: 

Getxoko Kultur Etxea Algortan (Villamonte, A-8)

Ekitaldiak bilatu