Agenda

Erakusketak eta Azokak

San Lorentzoko Azoka

Data:2013/08/10 - 2013/08/10

Ordutegia:10:00

Tokia:San Nikolas plaza - Biotz Alai plaza (Algorta)

San Lorentzo

Abuztuaren 10ean, larunbatean, San Lorentzoko Azoka izango da Getxon berriro ere. Aurten San Nikolas eta Biotz Alai plazetan kokatuko dira parte hartuko duten 46 ekoizleen 52 saltokiak. Ohi denez, Getxoko Kultur Etxeak eta BKKk antolatuta, goizeko 10.00etan hasi eta 14.30ak aldera amaituko da. Gauez, 22.00etan, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia itxiko du urtero talde honen izena duen plazan eskaini ohi duen kontzertuaren bitartez.

Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte, honakoak esaterako: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatearen deribatuak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa edo txakolina, apaindurako landareak eta urdaitegiko produktuak, besteak beste. Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animatzeko, horrela, bertaratzen direnek talo txorizoarekin, sagardoa edo bestelako produktu batzuk dastatu ahal izango dituzte kokaleku bakoitzean dauden txosnetan.

Goiz erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute, Idiazabal jatorrizko deitura, barazki eta landareen lehiaketa tradizionalen eskutik. Urtez urte partaideak lehiaketa hauetan lehiatzen baitira. Merkatu honetako produktuen kalitate eta dibertsitatea pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horiei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da. Izan ere, azken urteotan batez besteko bisitari kopurua 18.000 lagunekoa izan.

Kontzertu korala

Eguna bukatzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, bere ohiko kontzertua emango du Getxoko abesbatzaren izena daraman plaza horretan, 22.00etatik aurrera. Saioa doako izango da.

Ekitaldiak bilatu