Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu 2018an   #125BizkaiaZubia
Getxo Beste ekitaldiak, Turismoa

Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu 2018an #125BizkaiaZubia

Data:2018/01/01 - 2018/12/31

Ordutegia:2018 urte osoan

Tokia:Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubiak 125 urte beteko ditu 2018an

 

2018an, Bizkaia Zubiak 125 urte. Urteurrenaren kariaz, monumentu historiko honen inguruan egingo diren hainbat ekitaldiren antolakuntzan parte hartzen duten erakundeetako bat da Getxoko Udala.

Bizkaia Zubia 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen eta artelan bat da, bere edertasuna, sormena eta funtzionalitatea aintzat hartuta.

Industrializazioaren ikur honen diseinua, patentea eta eraikuntza Alberto Palacio Elissague arkitekto bizkaitarrak egindako lanaren emaitza izan ziren; hala, Getxo eta Portugalete udalerriak Nerbioi ibaiaren ahoan batzeko helburua lortu zuen.Burdinazko lau dorreak nabarmentzen dira; 61 metroko altuera dute dorreek eta 160 metroko luzera daukan haga batek lotzen ditu.

Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena dela-eta, kultura, kirol eta jai-ekintza ugari antolatuko dira bertan.

- Kultura-ekitaldiak (besteak beste, musika, folklore, bertsolaritza eta literaturako jaialdiak nahiz arte plastikoen jarduerak)

- Kirol-probak (estropadak, herri-lasterketak, erakusketak)

- Jarduera ludikoak (jai-jarduerak, gastronomikoak, etab.)

Horrez gain, Munduko Zubi Transbordadoreen II. Biltzarra egingo da uztailean Bizkaia Zubiaren lidergoaren pean, nazioarteko erreferente den aldetik. Urteko hiruhileko berean, Eusko Jaurlaritzak zuzendutako Industria Turismoko Foroa hartuko dute zubiaren inguruek.

Programaren xehetasunak Bizkaia Zubiaren webgunean argitaratuko dira 2018. urtean zehar.

 

Ikusi agenda osoa