Aurkezpena

Komunikazio Arloa arduratzen da informazioa kudeatzeaz, zabaltzeaz eta sustatzeaz Getxoko Udalaren zeregina udalerriko herritarrekin partekatzeko

Arlo honen bitartez:

  • Kanal desberdinak kudeatzen dira (inprimatuak, digitalak, irratsaioak eta ikus-entzunezkoak);
  • Albisteak, abisuak, ekimenak, kanpainak eta abar zabaltzen dira.
  • Kanpoko informazio-bideekin harremanetan daude informazioa eta kontaktuak eskainiz.
  • Toki administrazioaren eta herritarren arteko hurbilketa eta ezagutza errazten duten komunikazio-ekimen guztiak sustatzen dira.
  • Toki administrazioaren eta herritarren arteko administrazio-kudeaketa ohikoenak artatzen dira.

Komunikazioa eta Herritarren Arreta Arloko zinegotzi arduradunari menpekotuta, Komunikazio Arloa hiru zutabeko egituraren arabera antolatuta dago:

  1. Herritarren Arreta, herrian zehar kokatutako 4 bulegorekin eta 9 langilerekin; horretaz gain, call center baten kanpoko laguntza ere badu.
  2. Erredakzio periodistikoa; hortik kudeatzen dira komunikazio-bide eta -kanal desberdinak (Getxoberri, Gazteak, Getxo Irratia, Getxo.net, eta abar) informazio-bideekin harremanetan egoteaz gain.
  3. Arloko administrazioa eta zuzendaritza teknikoa.

Egoitza nagusia udal-eraikineko laugarren solairuan dago (Urgull kalea z/g). Gurekin harremanetan jar zintezke 94 466 0100 telefonora deituta edo komunikazioa@getxo.eus helbidearenbitartez eta komunikabideentzat Prentsa bulegoa 94 466 0320 telefonoan edota getxokoudalaprentsa@getxo.eus helbidean.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR) eta Kostaldeko kalteak 04etatik 07 (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak  osteguneko 17.00etatik 19.00etara eta ostiraleko 05.00etatik 07.00etara

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00.00etatik 24.00etara, ostegunak 18 eta ostiralak 19

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +