Berriak

2018ko Inauteriak

2018/02/07

Romoko Jai Batzordeak, eta Itxas Argia eta Berntzagi dantza taldeek asteburu honetan Inauteriak ospatuko dituzte. Romon eta Areetan ekitaldiak larunbatean, hilak 10, izango dira, eta Andra Marin, igandean, otsailak 11. Hurrengo astean, jaia Algortan izango da, otsailaren 16an, 17an eta 18an, eta Romon inauteri folokloriko bolibiarraren desfilea izango da hilaren 17an.

Eskola inauteriak ostiral honetan, otsailak 9, (eguraldiak uzten badu) izango dira 10:30ean, Romo-Areetatik eta Algorta-Andra Maritik, lehena Romo ikastetxetik aterras eta bigarrena Sarrikobasoko biribilgunetik. Ekitaldien egitarau osoak   http://www.getxo.eus/eu/servicios/avisos/311 webgunean.  

Ohi bezala, data hauetan ostalaritzako jarduerari laguntzeko, Udalak ostalaritzako establezimenduak ixteko ordutegia bi orduz luzatuko du berriro. Horrela, larunbatean, hilak 10, Romon eta Areetan, eta ostiralean eta larunbatean, hilak 16 eta 17, Algortan, 1 taldeko lokalek (dastalekuak, txurro-dendak...) 02:30 arte zabaldu ahal izango dute; 2 taldekoek (kafetegiak, tabernak...) 04:30 arte, eta 3 taldekoek (pub-ak, klub-ak...) 06:00ak arte. 4 taldeko establezimenduek (diskotekak..) 08:00ak arte.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +