Berriak

Dinamizazio ekonomikorako diru-laguntzak

2018/02/01

Getxo Elkartegia

Otsailaren 28ra arte zabalik egongo da Getxoko udalerriaren dinamizazio ekonomikorako diru-laguntzak eskatzeko epea.  Horretarako Getxoko Udalak 220.000€ko aurrekontua aurreikusi du. Diru-laguntzak pertsona fisiko eta juridikoei emango zaizkie, diruz lagundu behar den jarduera Getxoko udalerrian egiten bada eta Getxoko udalerriko jarduera ekonomikoaren onurarako bada.

Saio informatiboa

Datorren astelehenean, otsailak 8, saio informatiboa egongo da. Bertan, aipaturiko informazioa emango da eskaerak prestatzeko. 13:30ean hasiko da Getxoko Elkartegian, Ogoño kalea 1.

Informazio gehiago eta oinarri espezifikoak hemen: Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak-Getxolan, 94 466 01 40 telefonoa, eta getxolan@getxo.eus posta elektronikoa eta www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/295

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +