Berriak

Wanted Ideia Lehiaketaren 2017ko sariak

2018/01/31

Wanted irabazleak

Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia-Sustapen sailak batera sustatutako Wanted ideia lehiaketaren 9. edizioaren  irabazleak,  Hola, Azkona, Una noche en el cementerio eta Osasun Fundamentala izeneko proiektuak izan dira.

Ez aldatu janaria; aldatu platera leloarekin, Hola izeneko proiektu irabazleak 9.997,57€ jasoko ditu. Horrek punta-puntako sukaldaritzako teknologia aurkezten du, hau da, 500etik gora zulo txiki dituen plater bat, elikagaien koipeak bereizi eta xurgatzeko ahalmena duena, gure gorputzak egin behar ez dezan.

Azkona delako proiektuak artisau-garagardoa egiteko enpresa bat abiatu nahi du, ikuspegi kooperatibista, lokalista eta ekologistarekin. Gau bat hilerrian izenburuko animazioko film laburra da, Stop Motionek egina, gizartean plastiko gehiegi erabiltzearen arazoa azaltzen duena eta planetak ezin duela ekoizten dugun guztia barneratu erakusten duena eta Osasun Fundamentala tailer dinamikoen eskaintza bat da, dohainik, bi eta bost ordu artekoak, Getxoko ikastetxeetan gazteenen osasun mental eta emozionala landu, garatu eta indartzeko.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +