Berriak

Gabonetako argiak

2017/12/04

Datorren astelehenean, abenduak 11, Gabonetako argiztapena piztuko da Getxon, urtarrilaren 6ra bitartean indarrean egongo dena. Datorren astelehenean, abenduak 11, Algortako Geltokia plazan, 18:30eaan piztuko da ofizialki.

Udalak, lehenengo aldiz, argiztapen  horren kudeaketa osorik hartu du bere gain eta 161.185€ inbertitu ditu. Horrek hazkunde nabarmena suposatzen du aurreko urteekin alderatuta; horregatik dekorazioa hedatu da aurreko urteetan argi-dekoraziorik ez zuten kale eta plazetara.Instalazioa homogeneoa, antolatua eta arautegiarekin bat egiten duena izango da, segurtasunean hobekuntzak ezarriz.

Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era arte, eta 17:30etik  23:00ak arte igandetik ostegunera, eta 17:30etik 01:00a arte ostiral eta larunbat gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +