Berriak

XXXIV. I. López de Uralde Memoriala

2017/12/04

XXXIV. Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketan parte hartzeko izenemate epea zabalik dago datorren abenduaren 13ra arte. Herri-lasterketa abenduaren 17an, igandearekin, korrituko da eta espero da 2.700 atleta baino gehiagok inskripzioa egitea. Aurten, gainera, Itxartu Taldea antolatzaileak 2016an podiora igo ziren atletak gonbidatu ditu. Dagoeneko lasterketan parte hartuko dutela baieztatu dutenak dira: Francisco Javier Fontaneda getxotarra, Memorialaren lehenengo irabazlea; iazko txapeldunak, El Hassan Oubaddi eta Elena Loyo; Hamid Bed Daoud –bigarren 2016an- eta Nerea Eugenia Iturriaga –hirugarren 2016an-.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +