Berriak

Esleituta Portu Zaharreko irisgarritasun lanak

2017/11/30

Udalaren Gobernu Batzordeak 514.504€gatik adjudikatu ditu Portu Zaharrean irisgarritasuna baliabide mekanikoz hobetzeko proiektuaren barruan dauden lanak. Bi jarduketa aurreikusten ditu proiektu horrek: batetik, igogailu panoramiko inklinatu bat eraikitzea eta, bestetik, Genaratxu eta Usategi parkea lotzen dituen pasealekua hobetzea. Lanak 2018ko hasieran hastea aurreikusten da eta lanak amaitzeko epea bost hilabetekoa da obra hasten denetik, eta horregatik uste da udaren hasierarako amaituta egon daitezkeela.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +