Berriak

Osoko bilkurak HAPO aldatu du

2017/11/30

Gobernu Taldearen (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, GUK eta EH-Bilduren aurkako botoekin, eta Ciudadanosen abstentzioarekin, Getxoko Udaleko osoko bilkurak atzo Ormazako hiri-lurzorua garatzeko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa zehatza onetsi zuen: birdentsifikazioa egitea erabaki zuten, babestutako etxebizitza gehiago egiteko, planeamenduan jasota dauden etxebizitza libreez gain. Aldaketa honi esker, eraikigarritasuna 23.806 m2tik 30.749 m2ra gehitu ahalko da, oso-osorik babestutako etxebizitzarako, eta 5.000 m2ko hiri-parkea sortuko da. Horrela, babes ofizialeko 116 etxebizitza inguru eraiki ahalko dira (69 babes estandarrekoak eta 47 tasatuak), eta 145 etxebizitza libre.

Informazio gehiago

Osoko bilkura osorik

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +