Berriak

Memoriaren Eguna

2017/11/10

Memoriaren Egunaren omenaldia

Gaur, ostirala, azaroak 10, Memoria Eguna, Getxoko Udalak gorazarrea egin die bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen bertoko hiru  biktimari, hain zuzen Segurtasun-indarrek 1969 eta 1975 urteen artean eragindakoengatik.

Imanol Landa alkatea, EAJ-PNV, GUK-Getxo, EH Bildu, PSE-EE eta Herritarrak udal alderdien ordezkariekin batera, Félix Arnáiz Maeso eta Alfredo San Sebastián Zaldívarren senideekin egon da eta oroitzapenezko plaka bana eman die. Era berean, gogoan izan dute hirugarren biktima ere, Felicitas María Alexandra Lackett. Horren familia ezin izan dute aurkitu, bere bizilekua ez delako ezagutzen, antza denez atzerrian. Javier Arnaizek eta Jaione San Sebastianek, victimen anaiak eta alabak hurrenez hurren, eraildako senideei egindako omenaldia eskertu dute.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +