Berriak

Europako Mugikortasunaren Astea

2017/09/13

Irailaren 16tik 22ra ospatuko da Europako Mugikortasunaren Astea, “Mugikortasun garbia, partekatua eta adimentsua” leloarekin. Zenbait jarduera antolatu dituzte, tartean “Kotxerik gabeko eguna” datorren igandean, hilak 17, Areetako eta Algortako erdigunetan. Asteak mugikortasun partekatua nabarmendu nahi du, errepidean dabilen ibilgailu kopurua murrizten laguntzen baitu. Comparko, Eusko Car Sharing eta Getxo Bizi elkarteetako ordezkariek ematen dituzten zerbitzuak eta abantailak azalduko dituzte. Mikroipuinen lehiaketa egingo da berriz ere.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +