Berriak

2018ko aurrekontu parte-hartzaileak

2017/09/13

Getxoko Udalak abian jarri du 2018ko udal aurrekontuak egiteko kontsulta prozesua. Irailaren 15etik eta urriaren 1era bitartean auzokideek udal-eskumenekoak diren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte ondorengo arloekin lotutakoak: Kultura, Euskara, Berdintasuna, Gazteria,  Ingurumena, Babes Zibila, Segurtasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak. Proposamenak teknika edota ekonomiaren aldetik bideragarriak izan behar dira, bertako herritar guztien interesa eta onura lehenesten dituztenak eta ez dute legez kontrako, difamaziozko edota diskrimininaziozko edukirik izan behar. Horretarako Udalak milioi bat euroko diru-saila zuzendu du.

Imanol Landa alkateak adierazi duenez “jarduera hori Gobernu Irekiaren Ekintza Planaren barruan dago, udal aurrekontuetan gastu publikoaren konpromisoak identifikatzeko herritarren parte-hartzeko prozesuak egitea aurreikusten duen planean, hain zuzen. Auzokideen esku ipiniko da ekarpenak egiteko aukera, urtarrilaren 10etik aurrera udal aurrekontuak egiten diren bitartean. Horrela, Udalak ideia, proiektu, proposamen... horiek guztiak 2018ko aurrekontuetan txertatzeko aukera izango du. Horretarako, oraingo honetan prozesu honi buruz hitzaldi informatibo gehiago antolatu ditugu, baita hitzaldi horiek egiteko leku gehiago ere”.

Informazio gehiago.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +