Berriak

Euskaltegietako matrikulazio kanpaina

2017/09/10

Matrikulatu Getxoko euskaltegietan!lelopeko matrikulazio kanpainarekin udalerriko euskaltegiek, Getxoko Udalaren laguntzarekin, herritarrak animatu nahi dituzte abiatzen ari den ikasturtean euskara ikastera. 

Kanpainak, 500 kartelen, foileto baten eta gizarte sareen bitartez zabalduko diren hainbat irudiren bitartez euskara ikasteak bost kolektibotan suposatzen dituen ekarpenak azpimarratzen ditu, hau da, gurasoentzat, gazteentzat, pertsona nagusientzat, merkatarientzat eta etorkinentzat. Urtero bezala, irailean zehar zabalik egongo da izena emateko epea, eta beste urte batez, aurten ere, ikastaro eta ordutegien eskaintza zabala izango dute. 

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +