Berriak

Beira bilketa espezifikoa paelletan

2017/07/14

Datorren uztailaren 23an LXII. Paellen Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Hori dela eta, Udalak segurtasuna handitzeko proiektu pilotu bat jarri du martxan Aixerrotako landetan Itxas Argiak paella lehiaketa antolatzen duen esparrutik kanpo dagoen gunean.  

Dagoeneko iragarri diren ekintzez gain, ekitaldiaren egunean bertan beira jasotzeko ekintza espezifiko bat barne hartu da. “Ecovidrioren eta Udalaren arteko elkarlanari esker, ekitaldiaren egunean beira-edukiontziak jarriko dira lehiaketaren eremu ofizialean. Horrez gain, lehiaketaren ondoko esparrura ere hurbilduko dira, bertan sortzen diren beira-hondakinak horretarako gaitu diren edukiontzietan uzteko. Eginkizun hori errazteko, Ecovidrio enpresak jarritako lau pertsona arituko dira lanean eta heldulekudun plastikozko poltsak banatuko dituzte parte hartzaileen artean, beira-hondakinak bertan sar ditzaten. Pertsona horiek aldian-aldian igaroko dira postuetatik bereizitako beira jasotzeko eta esparruan jarritako edukiontzietan hondakinak deskargatzeko. Aurtengoan, ekintza hori lehiaketa ofiziala antolatzen den alboko eremura zabalduko da, hartara, esparru horretan beira-hondakinak uztea saihesteko eta azken urteotan ohikoak izan diren erorikoak, irristadak eta ebakiak gutxiagotzeko”, adierazi du Joseba Arregi hirigintza zinegotziak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +