Berriak

Getxo Kirolak-en ikastaroetarako izen-ematea

2017/07/12

Getxo Kirolak-ek ireki du datorren denboraldiko kirol-ikastaroetan izena emateko epea. Denboraldia urrian hasiko da, eta eskariak irailaren 11ra arte aurkeztu daitezke Fadura eta Gobela kiroldegietako bulegoetan. Horrez gain, Getxo Kirolak-en web orrian ere eman daiteke izena, nortasun-agiri elektronikoa edo pasahitza erabiliz; pasahitza ez daukatenek bulegoan eskatu behar dute eta balioko du, aurrerantzean, kiroldegira joan gabe ikastaroetan izena emateko. Guztira 5.528 leku daude; horietatik, 985 izango dira aurreko denboraldian ikaskuntza-zikloko ikastaroetan parte hartu dutenentzat, eta gainerakoak jende berriarentzat. Jarduera-programari dagokionez, 25 modalitate eta 350 ikastaro eskainiko dira.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +