Berriak

San Inazio parkea handitzea eta hobetzea

2017/07/11

Getxoko Udalak San Inazio parkeko jolaslekua handitu eta hobetuko du, auzotarren ekarpenak aztertu ondoren. Parkearen urbanizazio-proiektua egokitu eta doitzeko egin den parte hartzeko prozesua amaitutakoan jaso dira ekarpenak;

Legealdi Planean aurreikusita dagoen Gobernu Irekiaren kontzeptuaren garapenean aurrera egiten jarraitzen dela azpimarratu du Alkateak, partaidetza izanik bere  oinarrizko hiru ardatzetako bat (beste biak Open Data eta Gardentasuna dira). Aldi berean, Alkateak gogoratu du San Inazio parkea egokitzeko eta hobetzeko partaidetza-prozesua pasa den apirilaren 28tik maiatzaren 15era gauzatu zela eta, guztira, hogei bat ekarpen jaso zirela. “Proposamenak aztertu ondoren, horietako batzuk proiektuan sartzea erabaki dugu, parkearen eta bere elementu berezien jatorriko estiloa eta diseinua gordeko dituen proiektuan: elementu berriak ipiniko dira jolaslekuan, baita beste iturri bat eta banku berriak, oinezkoen ibilbideen zolatzea egingo da eta argiztapena hobetuko da, besteak beste. Ekarpen horietako asko dagoeneko sartuta daude aurkezten dugun proiektu honetan. Beraz, asko pozten gaitu Getxo Txukun ekimenak bere etekinak ematen dituela ikusteak eta denon artean (Udala eta ukitutako inguruetako auzokideen artean) aurrera eramaten ditugula proiektu partekatuagoak eta auzo bakoitzaren beharretara egokituagoak”, azaldu du prentsaurrekoan Imanol Landak, Getxoko Alkateak.

Lanen aurrekontu zenbatetsia 239.000 €koa da eta hemendik gutxira espedientearen bideratzea hasiko da lan hauek esleitzeko.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +