Berriak

100 gardentasunean

2017/07/07

Getxoko udala berriro dago estatuko udalerri gardenenen artean, Transparency Internacional España delako gobernuz kanpoko erakundeak burututako azken balorazioaren emaitzaren arabera. Imanol Landa buru duen Getxoko Udalak 100 puntu posibleetatik 100 puntu lortu ditu eta horiek estatuko 25 udalerri gardenen artean kokatzen dute. Sailkapen berberarekin daude Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Barakaldo.  Imanol Landa Alkateak eskerrak eta esker ona eman dizkie langileei “beren konpromisoarekin eta lanarekin Getxo estatuko udalerrien abangoardian egotea ahalbideratzen dutelako, herritarrentzat hain garrantzitsua den erakundeen gardentasunaren gaian”. Landak bere zorionak ere igorri dizkio Bilboko, Vitoria-Gasteiz eta Barakaldoko udalei.    

 Imanol Landa alkate getxotarrak nabarmendu du 2008az geroztik Getxok gardentasunaren alde duen apustu argia, herritarren tokiko erakundearekiko konfiantza sendotzeko eta mantentzeko konpromiso gisa. Apustu erabakigarria da eta bere azken helburua da gardentasuna erakundearen funtzionamendu era eraginkorra eta estrukturala bihurtzea, guztiontzako erronka eta etengabeko esfortzua eskatzen duena,  beti etengabeko hobekuntzaren alde.   

Esan, Udalak gardentasunaren ataria (http://www.getxo.eus/eu/gobierno-abierto/portal-transparencianuevo) duela eta horren bidez herritar getxotarren eskura daudela eduki ugari, Getxoko Udalaren funtzionamenduaren argazki zabala agerian uzten dutenak, esate baterako kontratazio alorra  Alor Publikoaren Kontratazio Plataformarekin, egoera ekonomiko-finantzeroa, hirigintza, lan publikoak eta ingurugiroa, Udal Batza bera,  informazioa eskuratzeko eskubidea eta abar.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +