Berriak

Gaueko Harrera-Zerbitzua

2017/06/19

Getxoko Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera, Sortarazi elkartearekin sinatu berri du beste hitzarmen bat, Gaueko Harrera-Zerbitzua eman diezaiela, Uribe Kostako Komarkan bizi edo pasatzen diren etxerik gabeko 18 urtetik gorakoei. “Zerbitzu hori Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Bilduman aurreikusita dago, eta bazterketa larria bizi diren pertsonei laguntzen die birgizarteratzera eta baita bizi diren inguru sozialean integratzera ere, helburua baita pertsona horien ongizate fisikoa eta emozionala ahalbideratzea”, azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak. 

Gaueko Harrera-Zerbitzua informazioa, lotarako tokia, afaria, gosaria eta norberaren higienea egiteko aukera ematean datza, Berangoko Karabiazpi kaleko 2 zenbakian, (behin betiko kokapenaizan arte), lekututa dagoen Argitzean aterpetxean. Hitzarmenak aipatutako zerbitzua 2017ko ekainaren 13tik abenduaren 31ra arteko epean ematea arautuko du, 63.530€tan. 

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +