Berriak

2017ko aurrekontuaK: 133,2 milioi euro

2017/06/16

Getxoko Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu bateratuak kontu hauek bildu ditu: udalarena, haren erakunde autonomoena (Getxo Kirolak, Kultur Etxea, Udal Egoitza eta Musika Eskola) eta Puerto Deportivo El Abra-Getxo sozietatearena. Gauzak horrela, 94,2 milioi euroko aurrekontua da, aurreko ekitaldiko luzatutako aurrekontua. Hala eta guztiz ere, 2017ko ekitaldiko gastuei aurrekontu-aldaketen 39 milioi euro gehitu behar zaie, udal-aurrizkiaren kargura. Horrenbestez, behin betiko zenbatekoa 133,2 milioi euro izango da. Getxoko alkate den Imanol Landak hauxe azpimarratu du prentsaurrekoan: “gizarte-politikak, kalitatezko oinarrizko zerbitzuen mantentzea, sustapen ekonomikoa, eta kultura, kirol nahiz ariketa fisiko osasungarriaren aldeko apustua ez ezik, getxoztarrekin dugun komunikazioa, parte-hartzea eta gardentasuna lehenesten dituzten aurrekontuak dira”.

Informazio gehiago

2017.ko Aurrekuntuei buruzko gehigarria

Aurrekontuak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +