Berriak

Matrikulazioa Andrés Isasi Musika Eskolan

2017/05/12

Datorren astelehenean, hilak 15, ikasle berrientzat izena emateko epea zabalduko da Andrés Isasi Musika Eskolan, 2017-2018ko ikasturteari begira, Areetako eta Algortako egoitzetan. 4 urtetik nahi adinera arte eskatu ahal da lekua musika eskolan.

Matrikula maiatzaren 31ra arte egin ahal izango da era presentzialean edo on line, http://www.getxo.eus/eu/musika-eskola/estudios-y-departamentos/matricula-musika-eskola  webgunearen bitartez.

Eskaera egiteko, inprimaki bat bete behar da, http://www.getxo.eus/DocsPublic/musika/castellano/documentos/matricula_2017_2018_on_line.pdf  webgunean eta eskolan bertan eskuragarri dagoena. Behar den moduan bete ondoren, eskolako administrazio-bulegoetan entregatu beharko da, Areetako Las Mercedes kaleko 6.ean edo Algortako Basagoiti etorbideko 77.ean. Webgubean zehazten da egoitza bakoitzean zein ikasgai irakasten diren. Eskola saiatzen da ikasleek etxetik ahalik eta hurbilen ikasteko aukera izan dezaten, baina ezin du guztiz ziurtatu.

2017-2018 ikasturte honetan, iaz bezala, Eskola Areetan egoteaz gain Algortan ere izango da, laster bukatuko den Getxo-Antzokia-Musika Eskola kultugunea osatuz.

Informazio gehiago.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +