Berriak

Ondarreta abesbatzaren 50garren urteurrena

2017/03/16

Areetako Ondarreta abesbatzak bere 50. urteurrena ospatuko du aurten. Hori dela eta, ekintza ugari antolatu ditu, besteak beste, CD berri bat eta 17 emanaldi musikal baino gehiago, tartean Urrezko Ezteien kontzertu berezia urriaren 27an, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Leioako Kantika Korala abesbatzarekin batera.

Getxoko alkate Imanol Landak eta abesbatzaren presidente Jon Atxak prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur ekimen hori. Imanol Landak bere poza agertu du gure udalerrian hain errotuta dagoen elkartearekin data hori ospatzeagatik. Landaren hitzetan “50 urte betetzea, berez, arrakasta nabarmena da. Ondarreta Abesbatzak Getxorekiko duen konpromisoak Getxotar guztiak harrotasunez betetzen gaitu eta, uste dugu, Udalak neurri berean izan behar duela abesbatzarekiko konpromisoa. Horrela egin dugu eta horrela egiten jarraituko dugu, Ondarreta afizioa delako, musikarako maitasuna eta kantatzeko pasioa, baina gehienbat kalitate gizatiarra da, eta baita Getxorako bisita-txartel paregabea ere”.

 Jon Atxa Ondarreta abesbatzaren presidenteak, bere aldetik, Udalaren diru-laguntza eskertu ondoren, azpimarratu du “aurten oso urte berezia da abesbatzarentzat, 50 urte betetzen ditugulako etengabeko jarduketan. Prestatu dugun egitaraua gure Urrezko Ezteiak ospatzera zuzenduta dago. Aurten gure emanaldi asko, beste urte batzuetan ohiko egitaraukoak, hainbat talderekin egingo ditugu, besteak beste, Santanderreko Coro Tomás Luis de Victoria, Suseganako (Italia) Corale San Salvatore, Oiongo Coro alavés Prudentzio Egunsentia, Bilboko Iralabarriko SanAntonio abesbatza, Portugaleteko Santa María abesbatza, edo Sestaoko Orfeoia”.

Informazio gehiago.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +