Berriak

2020ko aurrekontu parte-hartzaileak

2019/01/10

2020ko parte-hartzaileak

Urtarrilaren 12tik 23ra bitartean 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo fasea garatuko da. Horretarako Udalak milioi bat euroko diru-saila esleitu du. Partehartzeko eta Gobernu Irekiko zinegotzia Amaia Agirrek gogoratu duenez, Getxon aurrekontu parte-hartzaileen prozesua egonkortzen ari da eta “gure asmoa da, hemendik aurrera, urteko lehenengo hilabeteetan egitea; horrela, herritarrek kontuan hartuko dute eta bere ekarpenak era eroso eta ordenatuago batean egin ahal izango dituzte”.

Aurrekoetan bezala, getxotarrek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, eta horiek aztertu eta aintzat hartuko dira, betiere udal eskumenekoak badira,  lurraldearen oreka mantentzen badituzte eta teknika edota ekonomia aldetik bideragarriak badira. Ekarpenak arlo hauekin egon daitezke erlazionatuta: Kultura, Euskara, Berdintasuna, Gazteria, Ingurumena, Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza, Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa.

EZ dira aintzat hartuko udal eskumenekoak EZ diren proposamenak edo teknika edo/eta ekonomia aldetik bideragarri eta jasangarri EZ diren proposamenak.

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/gobierno-abierto/participacion/presupuestos-participativos-2020/

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +