Berriak

2018ko WANTED lehiaketa

2019/01/03

Wanted 2019

10. edizio honetan, Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenak bultzatzen duten Wanted Ideien Lehiaketan hautatutako proiektuak hurrengo hauek izan dira: “Oreka”, “Osito&Co”, “Hondale”, “Komunitatea Hartu” eta “GetxoEXP”.

“Oreka” Denis Ugalderen proiektua da eta elikagaiak berreskuratzeko B2B zerbitzua eskaintzen du. Plataforma baten bitartez elikagai-soberakinaren eragile emaileen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde hartzaileen arteko harremana koordinatzen da. Hala, lehenengoei zerga-onurak bermatuko zaizkie, gizarte- eta ingurumen eraginarekin batera. Ekimen honek 7.500€ jasoko ditu.

Tamar Gigolashivilik sustatutako “Osito&Co” izenekoa gastronomiaren eremuko berrikuntza-proiektua da eta gominola alkoholdunak sortzean datza, ondoren horiek merkaturatzeko asmotan. Ideia hori aurrera eramateko sustatzaileak 10.500€ jasoko ditu.

 “Hondale” fikziozko film laburra da eta Getxoko udalerriari ikusgaitasuna emateaz gain, urteak nola igarotzen diren lantzen du eta pertsona adinduei erreparatzen die. Sustatzailea Ainara Mentxaka Rodriguez da eta 7.385€ jasoko ditu.

“Komunitatea Hartu” izeneko proiektuak pertsona adinduen kontakizunari balioa eman nahi dio, gizartearen transmisioa berreskuratzeko helburuaz. Horretarako, belaunaldien arteko tailerrez eta argazki-erakusketaz baliatzen da. Ane López de Letona egileak 5.115€ jasoko du.

Azkenik, “GetxoEXP” Itxaso Bereistegi Hoyos eta Karla Crego Cordónen proiektu soziokulturala da eta gai desberdinen inguruan (dantza, kaligrafia, argazkia...) esperientziak nahiz erakusketak sortzeko. Proiektu hau kontratatua izango da Getxoarte ekimenaren barruan aurrera eramateko, 10.000€tan.

Eskudirutan jasotako sariaz gain, proiektu bakoitzak 10 orduko aholkularitza profesionala jasoko du, talde bakoitzak aukeratzen duen gaiaren inguruan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +