Berriak

Gabonetako segurtasun kanpaina

2018/12/14

Polizia Gabonak

Abenduaren 15etiktik urtarrilaren 12ra arte Getxoko Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin lankidetzan, segurtasun eta zaintzarako kanpaina martxan jarri du Algortako, Areetako eta Romoko merkataritza-guneetan,  egun hauetan jende gehiago ibiltzen baita Gabonetako erosketak, opariak eta merkealdiak direla eta. Polizia lantaldean honako unitate hauek hartuko dute parte: Herrizaintza, Atestatuak, Trafikoa, Auzozainak, Merkataritza eta Ikerketa.  

Egun horietan, bi polizia kidegoetako agenteek aurrezaintza areagotuko dute ibilgailuz eta oinez udalerriko denda gehienak kokatuta dauden guneetan. Helburua da delitu-egintzei aurrea hartzea, gehienak ebasketa eta lapurreta txikiak baina nahigabe handiak sortzen dituztenak. Azken finean xedea da bezeroek era seguruan egin ditzaten  Gabonetako erosketak, eta, era berean,  merkatariek ere segurtasun-neurri bereziak bermatuta izan ditzaten beren komertzio guneetan.

Aldi berean, Udaltzaingoak dendariei eta, oro har, herritarrei ere, lapurretak eta ebasketak saihesteko prebentziorako zenbait aholku eskaintzen die, bereziki nabarmenduz kutxazainetan egiten diren eragiketak, etxe barruko segurtasuna, auto barruko lapurretak saihestekoak, eta kalean gerta daitezkeen ebasketak (http://www.getxo.eus/eu/policia-local/seguridad-ciudadana/consejos-seguridad-ciudadana ).

Edozein ebasketa, iruzur edo lapurreta izatekotan, poliziek gomendatzen dute delitugileari aurre ez egitea, eta eskatzen dute saiatzeko gogoratzen delitugilearen identifikazioa egiteko lagun ditzaketen ezaugarriak. Halaber eskatzen du poliziari ahalik eta lasterren deitzea (94 466 02 02 edo 112) eta beti salatzea gertatutakoa.

Kanpaina honetaz gain, Udaltzaingoak ordutegiak betetzen direla zainduko du eta herritarren segurtasunaz arduratuko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +