Berriak

Hitzarmena sinatu dute ACT eta Kirol Portuak

2018/12/05

Getxoko alkate eta El Abra-Getxo Kirol Portua SA Sozietatearen lehendakari den Imanol Landak eta Asociación de Clubes de Traineras elkartearen lehendakari den Borja Rodrigok, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, Getxoko Ikurriñaren estropadak sustatzeko. Lankidetza-hitzarmenaren helburua, Getxoko Ikurriñaren 2019ko estropada sustatzea (eta luzapena izanez gero hurrengo urteetakoak), baita haiei lotutako jarduerak ere; horri esker, Getxoko Kirol Portua ezagutaraziko da, bertan antolatzen delako estropada, baina baita bertako klubak, partaideak, erakunde laguntzaileak eta gizartea oro har ere.

Argibide gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +