Berriak

Bizi-kalitatearen balorazio positiboa

2018/11/29

Getxoko bizi-kalitateari buruzko asetasunak bikaintasun-indizeak lortzen ditu udalaren zerbitzuekiko eta kudeaketarekiko herritarrek duten asetasunaren pertzepzio orokorrari buruzko azterlanean jaso diren datuen arabera; azterlan hori aurtengo udaberriaren amaieran egin zen. “Oso pozik gaude azken inkesta horietan jaso diren datuekin, Udalaren kudeaketarekiko herritarrek egiten duten balorazioa oso ona baita, 2002 urteaz geroztik onena, hain zuzen. Baina ezin dugu alde batera utzi, inolaz ere, beste esparru batzuetan hobetu beharra daukagula. Hori da gure konpromisoa eta horretan ahaleginduko gara”  azpimarratu du  Imanol Landak, Getxoko alkateak.

Inkestan parte hartu duten ia pertsona guztiek (lagin zabalaren bidez egin zena  18 urtetik gorako pertsonekin telefono bidezko 1.200 elkarrizketaren bidez, sexua, adina eta egoitza-aldea bezalako aldagaiekin bat; akatsa +/-% 2,89 da) Getxoko bizi-kalitateari buruzko euren asetasuna adierazi zuten; batez besteko emaitza (7,9) altuena da 2004 urtetik egunera arte egin diren asetasun-inkestak kontuan hartuta.

Halaber, inkestan jaso diren datuen arabera, getxoztarrek era positiboan baloratzen dute,  6,5eko puntuazioarekin, burutzen ari den udal kudeaketa. Emaitza hori ere nabarmen hobetu da 2014n egin ziren inkestekin alderatuta. 

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +